Inmigrazioari buruzko tesia aurkeztuko du Yulieth Teresa Hillon kolonbiarrak bihar, egubakoitza, 09:00etan, eta aurtengo azken tesia izango da, 17ena. Kopuru horretan sartzen dira Oñatiko bi ikaslek aurkeztu dituztenak ere: Larraitz Ugartek Kanada eta Espainiako estatuko emakume espetxeratuen analisi gonbaratiboa eta Maider Guridik euskararen egoera EAEko justizia administrazioan.
Aurten 23 ikasle
Orain, 2004-2005 ikasturtean, 13 herrialdetako 23 ikasle ari dira masterra egiten. Horietako bat Oskar Epelde arrasatearra da. Beste bi ikasle, berriz, ikastaro batzuk egiten daude.