Guztira pianorako 25 pieza batzen ditu CD honek. Horien artean daude 10 Piezas infantiles bilduman egindako hamar lan. Argentinan egin ei zituen, abesti bakoitza lagun bati dago eskainia eta dirudienez asmo pedagogikoz daude eginda. Pieza laburrak dira.
Aita Madinak askotan erabiltzen zituen instrumentu ezberdinetarako eta pieza hauen atal batzuek ere arparako, organorako, orkestarako zein gitarrarako ere moldatu dituzte.
Aita Madinaren pianorako musika CDa Aus Art Records argitaletxeak atera du eta Durangoko Azokan egongo da.