Eusko Ikaskuntzak ekitaldia egin du Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko azaroaren 30a

Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena sinatu duten Udalak kultura etxean batu dira gaur eta ekitaldia egin dute. Herri askotako udal ordezkariak egon dira.

Hamar urte bete dira Eusko Ikaskuntzak euskal Udalekin lankidetza hitzarmenak sinatu zituenetik. Egun, Euskal Herriko 60 Udalek baino gehiagok dute sinatuta hitzarmen hori. Tartean daude: Oñati, Bergara, Arrasate, Aramaio eta Eskoriatzako Udalak.

Debagoieneko bost herri horietako udal ordezkariak izan dira gaur eguerdian Oñatiko kultura etxean egin duten ekitaldian. Horiekin batera, beste hainbat herrietakoak ere bai.

Bileraren helburua: hitzarmena sinatuta duten udalei lankidetza espazio berri bat aurkeztea izan da eta hurrengo urteotan Eusko Ikaskuntza eta beste fundazio batzuekin batera ikasketa, ikerketa eta zabalkunde proiektua aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak