Kanta afaria egingo du Laixanek

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko azaroaren 30a

Abenduaren 17an egingo du Laixanek kanta afaria eta abenduaren 10a baino lehen apuntatu behar da. Mikel Laboari tarte berezia eskainiko diote.

Aurreko urtetan bezala, aurten ere kanta afaria antolatu du Laixanek. Abenduaren 17an egingo dute Nekazarien Elkartean baina abenduaren 10ean amaitzen da izena emateko epea. Izena telefonoz zein e-mailez eman daiteke: 943 71 63 11 edo laixan@topagunea.com

Mikel Laboari tarte berezia eskainiko diote aurtengo kanta afarian. Nekazarien Elkartean egingo dute baina hitzordua jarri dute 20:30ean Guria tabernan, abenduaren 17an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak