Antolatzaileek konfirmatu dutenez datorren urtean ere munduko mendi maratoien txapelketarako puntuagarria izango da Zegama-Aizkorri. Maiatzaren 29an egingo dute. Laugarren aldia izango da.
Azken Zegama-Aizkorri proban 330 lagun inguruk hartu zuten parte. Guztiek eskertu zuten antolatzaileen lana eta proba ikustera joan zen jendetzaren animoak.