Zilarrezko Q saria eman dio EFQM erakundeak Txantxiku ikastolari. Europako erakunde horrek Europar Batasuneko erakundeen kudeaketa eta praktika egokienak biltzen ditu, etengabeko hobekuntzan oinarritzen da eta erakundeko pertsonen inplikazioa eta partaidetza bultzatzen ditu.
Ikastolaren kasuan, kudeaketaren atal nagusia irakaskuntza eta ikaskuntza da, eta horixe baloratu du EFQMk.
Giza taldeari eskerrak
Txantxiku ikastolak gaur, eguena, izan du sariaren berri, eta honakoa dio: Saria lortzeak asko poztu gaitu. Errekonozimendu honek erakusen du ikastolaren hobekuntza eta aurrera egiteko gogoa. Izan ere, ikastolako giza taldea buru-belarri inplikatu delako iritsi gara iritsi garen lekura. Zuzendaritzak berretsi egin du etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa.