Gazteen hizkera informalaz hitz egingo du Asisko Urmenetak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko aza. 25a, 11:16
Umorea eta irudimena erabiliz, gazteen hizkera informala izango du hizpide Asisko Urmenetak gaur, eguena, Txanxiku ikastolan.

Txantxiku ikastolak Euskaraz bizi egitasmoa jarri du martxan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin. Horretarako ekitaldi asko antolatuko dituzte eta horietako bat, gaur, eguena, 15:30etan izango den hitzaldia da. Hizlaria Asisko Urmeneta izango da eta gazteen hizkera informalaz arituko da umorea eta irudimena lagun dituela. Ikastolan bertan izango da hitzaldia.

Euskararen eguna

Abenduaren 3an da euskararen eguna eta egun horretarako ere ekitaldi asko antolatu ditu Txantxiku ikastolak: kalejira, herri kirolak, gaztetxoendako ipuin kontaketak, kanta eta dantza ikastaroak, eskulanak ...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak