Makalena elkartearen 25. urteurrena ospatzeko txirrindularitzari buruzko mahai ingurua egingo dute bihar Santa Anan, 19:00etan. Berba egingo dutenak: Mikel Lizarralde, Jon Odriozola, Markel Irizar, Gorka Arrizabalaga, Joseba Zubeldia, Haimar Zubeldia, Eneritz Iturriagaetxeberria eta Andres Gandarias. Moderatzailea: Matxain.
Bi opariren zozketa
Mahai ingurura joaten direnen artean, bi opari zozketatuko dituzte:
- Euskaltel taldearen kamiseta bat sinadura guztiekin.
- Bi pertsonarendako, 2005eko Euskal Herriko Itzuliko azken erlojuz kontrako etapan antolakuntza auto baten txirrindulari bati jarraitzea.