Euskaltelen harrobia zuzenduko du Jon Odriozolak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko azaroaren 24a

Txirrindulari profesionala izateari utzi egin dio Jon Odriozolak eta orain Orbea taldea zuzenduko du. Euskaltel-Euskadiren bigarren taldea izango da Orbea.

Jon Odriozolak utzi egin du txirrindulari profesionala izatea. Orbea taldeko kirol zuzendaria izango da aurrerantzean. Euskaltelen harrobi taldea izango da Orbea eta Continental kategoria izango du. Odriozolak oraindik ez du taldea osatu, baina horretan ari da lanean. Dena dela, Orbea taldean txirrindulari amateurrak zein profesionalak egongo direla aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak