Alberto Gorritiberea kazetariak Andoni Gartzia herriko alkatera gonbidatuko du Debarri programara azaroaren 30ean. 20:30ean hasiko da programa eta ordubete iraungo du.
Herriko kontuak eta proiektuak izango dituzte mintzagai. Nahi duenak, zuzenean ere deitu ahal izango du, egunean bertan, galderak egiteko.