Txanda dendarien elkarteak antolatu du ekimena: edonork pezetetan egin ahal izango ditu erosketak Txandako dendetan azaroaren 12tik, egubakoitzetik, azaroaren 27ra. Oraindik pezetak etxean gordeta dituztenek, beraz, gastatzeko aukera izango dute
Bileteak bakarrik
Bileteak jasoko dituzte bakarrik dendetan; ezingo dira erosketak egin pezeta txanponekin. Dendariak, ordea, eurotan emango dizkio bueltak erosleari. Gero, Txanda elkarteak eramango ditu pezeta bilete guztiak banketxera eta handik Banco de Españara bidaliko dituzte eurotara trukatzeko.
Txanda txartela
Bestalde, Txanda txartela eskuratu ahal izango da herriko dendetan. Txartel honekin, Txandako dendetan egindako erosketetan %5eko beherapena egingo dute abenduaren 15etik urtarrilaren 15era.