Lokal berrian egingo dituzte eskulanetako ikastaroak

Bidebarrieta 22an dagoen lokalean egingo dituzte aurten eskulanetako ikastaroak. Joan den urtean baino jende gehiago apuntatu da. Astelehenean hasiko dituzte pintura, zeramika, hari eta orratz lanak, egur lanak eta joskintza ikastaroak.

Orain arte Olakua auzoko Txiki-Txoko eraikinean egin dituzte eskulanetako ikastaroak. Baina haurreskola zabaldu dute etxe horretan eta Bidebarrieta kaleko lokal hau egokitu du Udalak ikastaro hauek egiteko. Aurrekoa baino handiagoa da.

Iaz baino jende gehiago

Aurten jende askok eman du izena ikastaro hauetan; pinturan, adibidez, 16 ikasle berri hasiko dira aurten.

Eskulanetako ikastaroak astelehenean hasiko dituzte:

  • Hari eta orratz lanak Arantzazu Lizarraldek erakutsiko ditu. Aurten, 41 ikasle izango ditu eta lau taldetan banatu ditu.
  • Egur lanak Jasone Agirrek erakutsiko ditu: 22 lagun bi taldetan banatuta.
  • Zeramika Arantxa Madinabeitiaren bidez ikasiko dute: talde batean 12 lagun daude eta bestean 8.
  • Gaztetxoendako pintura Moiua eta Castaños irakasleek erakutsiko dute. Hiru talde dituzte: 13, 13 eta 9 ikasle daude bakoitzean.
  • Nagusiendako pintura Luis Laskurain margolari bergararrak erakutsiko die. Lehengo 21 lagunez gain, beste 16 berri izango ditu.
  • Joskintza ikastaroa Yohana Madinabeitia diseinatzaileak emango du. 17 ikasle izango ditu. Yohanak, bere lokalean emango du ikastaroa, Olakua auzoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.