I Vocalisti abesbatza alemanak emanaldia egingo du bihar, zapatua

Leire Kortabarria 2004ko urr. 29a, 10:48
I Vocalisti ganbara musika taldeak emanaldia egingo du bihar, zapatua, Oñatiko Ganbara Abesbatzak antolatutako musika zikloaren barne. Hain zuzen, zikloko azken kontzertua izango da hori, eta horrenbestez bukatuko dira Ganbararen 10. urtemugaren ospakizunak.contributors:

I Vocalisti abesbatza alemanaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 19:30ean. Sarrera 8 euro da.

Maila profesionalean lan egiten duen talde amateurra da I Vocalisti. Taldeko 30 kideek musika esperientzia zabala eta ahots heziketa sendoa dituzte. Helburu nagusia dute, Bach, Schültz edo Mendelssohn bezalako konposatzaileen musikaz gain, eliza musika maila gorenean jokatzea. Gaur egungo konposatzaileekin ere lan egiten dute.

Nazioarteko sari garrantzitsuenetariko batzuk irabazitakoak dira; besteak beste, VI. Alemaniako Abesbatza Sariketan txapeldun izan ziren, eta txapeldunorde VIII. Nazioarteko Ganbara Abesbatzen Sariketan.

Biharko emanaldian Marenzio, Nees, Whitacre, Sagarna, Mäntyjärvi, Lechner, Brahms, Kiesewetter, Mokoroa eta Busto konposatzaileen lan bana eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak