Joxe Arriaran: “Pilotan jokatzen ikasteko, gaur egungo pilotalekuak onegiak dira”

Xabier Urtzelai 2004ko urr. 28a, 19:26
Makalena elkartearen 25. urteurrena ospatzeko pilotaren gaineko mahai-ingurua egin zuten eguaztenean Oñatin. Lehengo, gaur egungo eta etorkizuneko pilotaren gainean egin zuten berba Santa Ana aretoan. Abel Barriolak eta Oinatz Bengoetxeak ezin izan zuten berbaldira joan, baina Joxe Arriaran arduratu zen mahai-ingurua entretenigarria izan zedin behar beste gatz eta piper jartzen.

Aitor Elkoro pilotari elgetarrak eta bi pilotari ohiek, Iñaki Gorostizak eta Joxe Arriaranek, azaldu zuten pilotaren mundua zenbat aldatu den. Joxe Arriaran birritan izan da buruz buruko txapeldun, eta beste behin, binakako txapela eskuratu zuen anaia Pakorekin batera. Joxe arduratu zen aspaldiko garaiko pilotaren gainean berba egiteaz, Aitor Elkorok gaur egungo pilota ezagutzen du ondo, eta Iñaki Gorostizak zubi lanak egin zituen, bizkaitarra 1977an izan zen-eta buruz buruko txapeldun. Gainera, berbaldian moderatzaile lanak egiten pilota barru-barrutik ezagutzen duen Koldo Aldalur izan zen, ETBko kirol kazetaria.

Giro ederra izan zen berbaldian, eta neurri handi baten Joxe Arriarani zor diogu hori, arrasatearrak gustuko du-eta ondokoa xaxatzea. Eta, Aitor Elkoro zuen ondoan. Ordu eta erdiz ibili ziren berbetan, eta egubakoitzean aterako dugun GOIENKARIAN jaso ditugu esaldi borobilenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak