Ezker Batua alderdiak antolatuta, Bizigune egitasmoaren hainbat ezaugarri azalduko dituzte gaur, eguaztena, hiru arduradun horiek. Kultura etxean izango da hitzaldia, 19:00etan.
Batez ere, etxebizitza hutsen jabeei dago zuzenduta hitzaldia. Helburua da horiei azaltzea Bizigunek alokairu sozial erregimenean etxebizitza hori alokatzeko ematen dizkien bermeak. Izan ere, Biziguneren xede bat da ahalik eta etxebizitza gehien merkatuan jartzea.
Babes ofiziala, zozketak
Beste gai batzuk ere landuko dituzte. Alegia, alokairu soziala zer den, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenaren ezaugarriak eta zozketak zelan egiten diren, eta Bizigune programa zertan datzan ere komentatuko dute.