Gotzon Garaterekin berriketaldia egiteko aukera izango da eguaztenean

Leire Kortabarria 2004ko urr. 26a, 12:13

Literatura Solasaldien zikloaren barne, Gotzon Garate idazle eta hizkuntzalariarekin berriketaldia antolatu du biharko, urriak 27, Udal Liburutegiak. Kultura etxeko liburutegian izango da hitzordua, 19:30ean.

Literatura Solasaldietan, euskalgintzako punta-puntako gonbidatu bat izango du urriaren 27an Udal Liburutegiak: Gotzon Garate idazle eta hizkuntzalaria (Elgoibar, 1934). Euskal atsotitzen gainean egingo du berba, bera gai horretako aditu handienetariko bat da eta; hala ere, Literatura Solasaldion helburuetako bat da herritarrek idazlearekin berba egiteko aukera ematea, literaturaz, hizkuntzaz zein beste edozein gaitaz. Kultura etxean izango da berarekin berba egiteko aukera, 19:30ean.

Euskal Atsotitzak

Oñatiko liburutegian badaude Gotzon Garateren liburu asko, tartean Atsotitzak bilduma. Hor, Garatek euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta latinezko milaka esaeraren hiztegia egin zuen. Bilduma hori CD-ROMean ere argitaratu izan da.

Euskal hizkuntza izan du bere lanaren ardatz handienetariko bat, baina beste gai asko ere landu izan ditu: bidai kronikak, nobelak eta saiakera, nagusiki. Marxismoaren gaineko entsegu asko idatzi izan ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak