Lehengo eta oraingo pilotari profesionalak egongo dira mahaiaren bueltan eserita: Joxe Arriaran eta Iñaki Gorostiza pilotari ohiak eta Aitor Elkoro, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak. Moderatzaile lanetan, berriz, Koldo Aldalur kazetaria izango da. 19:30ean hasiko da, eguaztenean, Santa Anan.
Makalenak antolatu du mahai inguru hau, eta elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan sartzen da.