Nagusitasun osoz irabazi zuen Ritxar Fernandezek, bi minutuko aldea atera zion-eta Tanzaniako Sebastian Quwanga atletari. Lehenengo bederatzi kilometroetan batera egin zuten korrika, baina hortik aurrera oñatiarrak eraso egin eta ez zuen kontrario izan, bakarrik egin zituen probako azken kilometroak.
Joan den urtean bigarren helmugaratu zen oñatiarra, 44 segundoko aldea atera zion Driss El Fennasi marokoarrak. Atzoko garaipenarekin, baina, barruan zeukan arantza kendu ahal izan du Oñatiko korrikalariak.