Udal tasak eta zergak datorren urtean igoera izango dutela erabaki du udalbatzak:
- Ur hornidura %11 igoko dute.
- Zabor bilketa %33. Zabor bilketagatik 1,17 euro gehiago ordainduko du familia bakoitzak, hilero, datorren urtean. Gero ere, bezero guztiek ez dute berdin ordainduko: komertzio eta industriek, adibidez, gehiago ordaindu beharko dute.
Arrazoiak
Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Mankomunitateak ere igo egin dituzte Udalari ematen dizkioten zerbitzuen prezioak. Ur Partzuergoak asko igo ditu saneamendu eta mantentze lanak, eta igoera horren zati bat herritarrek ordaindu behar dutela erabaki du udalbatzak.
Zaborraren tasari dagokionez, ibarreko zabor tasa merkeena du Oñatik. Orain arte, oinarrizko gastuen %54a jartzen zuten soilik herritarrek eta etorkizunean kopurua oso-osorik ordaintzea da Oñatiko Udalaren asmoa.
Beste zerbitzuek ere gora
Udalak eskaintzen dituen beste zerbitzuek, KPI-aren pareko igoera izango dute datorren urtean, %3,2a. Adibidez:
- Ibilgailuaren zergak
- Garaje eta hilerriaren tasak
- Eguneko zentroaren prezioak.