Heziketa zikloko mekanizazio tailerrak 300 metro koadro ditu, 10 tornu eta bi errektifikadora. Mantentze mekanikorako tailerra makinak muntatzeko eta desmuntatzeko erabiliko dute. Bizikleta tailerrean, berriz, kirol ekintzetako ikasleek bizikleten gora behera mekanikoak ezagutuko dituzte.
Institutuak 25 urte betetzen ditu ikasturte honetan eta hobekuntza handiak ekarri ditu. Ikastetxearen kudeaketan zerbitzua emateko arloan eta klaseak emateko eraren kalitate ziurtagiria jaso du.