Aurkeztutako laurak hartuko dute parte Danbakan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urr. 18a, 12:27
Epaimahaiak erabaki du aurkeztutako Oñatiko lau taldeak Danbaka lehiaketan parte hartuko dutela. Amonal,Potemkin, Sharon Stoner eta Malenkonia dira taldeak.

Oñatiko lau talde aurzketu dira Debagoieneko Danbaka I. Musika Lehiaketara eta laurak hartuko dute parte.Guztira 43 talde aurkeztu dira horietatik 20 aukeratu ditu epaimahaiak lehiaketan parte hatzeko, horien artean Oñatiko lau taldeak.

Asteleheneko Goienkarian

Gaur kaleratu den Asteleheneko Goienkarian dator lehiaketan parte hartuko duten taldeen zerrenda, argazki, biografia eta guzti:

  • Amonal: Oñati
  • Denial: Arrasate
  • Dixie 900: Bergara
  • Enboskada: Arrasate
  • Isarevolution: Arrasate eta Eskoriatza
  • Izas: Elgeta
  • Jim TNT: Arrasate
  • Los Cretinos: Arrasate
  • Malenkonia: Oñati
  • Matxura: Elgeta eta Soraluze
  • Muted: Arrasate
  • N_OPH: Arrasate
  • Neure baitan: Arrasate
  • Ostiada Oi!: Elgeta, Arrasate eta Bergara
  • Ozen: Arrasate
  • Potemkin: Oñati
  • Sharon Stoner: Oñati
  • Stukas: Bergara
  • Supercools: Bergara
  • Turboamor: Arrasate

Datorren egubakoitzean izango da lehen kontzertua Espaloian, 22:30ean. Lau taldek joko dute: Amonal, Matxura, Jim TNT eta Potemkin. Guztira bost emanaldi eta finalekoa egingo dituzte.

Sarrerak, Espaloian bertan erosi daitezke kontzertu egunean, hiru eruroren truke. Gaztekutxa txartela dutenek, euro baten truke lortu ahal dituzte gaztekutxa.net helbidean sartuta. Goiena.net -en ere erosi daitezke. Helbide horretan, gainera, Danbakan partehartuko duten talde guztien abeste bana entzun daiteke MP3 formatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak