Antolatzaileek aurkeztutako lanak entzungo dituzte egun hauetan eta Asteleheneko Goienkariak ekarriko du nortzuk hartuko duten parte lehiaketan. Guztira 20 taldek hartuko dute parte.
Guztira 43 talde aurkeztu dira Danbaka Debagoieneko I. Musika Lehiaketara eta horietatik lau, Oñatikoak dira.
- Oñati: Amonal, Malenkonia, Potemkin eta Sharon Stoner
- Arrasate: 17 talde
- Bergara: 11 talde
- Eskoriatza: hiru talde
- Aretxabaleta: bi talde
- Elgeta: bi talde
- Antzuola, Aramaio, Gatzaga: ez da talderik aurkeztu
Asteleheneko Goienkarian
Parte hartuko duten 20 taldeen izenak, argazkiak eta biografia ere ekarriko du Asteleheneko Goienkariak. Baita epaimahairen lehen balorazioa eta zuzeneko emanaldien egutegia ere.