Suspentse handiko ipuin bat eta eroetxean gertatzen den istorio bat kontatzen ditu Jonek bere liburuan. Ipuinekin batera, bi poema sorta eta Danubio aldeko ijitoen kondaira bat ere idatzi du. Berak, honela laburtzen du liburua. Elkar argitaletxearekin atera du.
Hainbat sari irabazi ditu Jonek poesian, ipuingintzan eta komikietan. Zenbait argitalpen txiki ere baditu baina hauxe da bere lehenengo liburu serioa. Bartzelonan bizi da Jon.