Bihar, eguena, hasiko da zineklub zikloa, "Big fish" filmarekin

Leire Kortabarria 2004ko urriaren 6a

Oñatiko zineklub saioak hasiko dira berriro bihar, eguena, Tim Burton zuzendariaren Big fish filmaren emanaldiarekin. Lehen bezala, emanaldiak kultura etxean izango dira, eguenero 20:00etan.

Eskaintza erakargarria antolatu du Udalak zineklub emanaldietarako. Bihar, eguena, Tim Burton (Eduardo Manostijeras filmaren zuzendaria) estatubatuarraren Big fish fantasiako filma ikusteko aukera izango da. Protagonistak dira EwanMcGregor eta Albert Finney. Burton-ek bere fantasiazko unibertsora gonbidatzen du ikuslea, gizon gazte baten eskutik. Aita hilzorian du, eta horrek bere bizitzaren errepasoa egitera eramango du, baina bizitza hori ipuin bezala ikusita.

Datozen asteotarako, 21 gramos, Lost in translation, Dogville edo Los abajo firmantes bezalako izenburuak daude.

Goodbye Lenin, ikusiena

Zineklub emanaldi zikloak erantzun ona izan du Oñatin. Aurten, apirilean bukatu zen ikasturtea. Aurtengo emanaldi arrakastatsuena, orain arte, Goodbye Lenin filmarena izan zen: 91 ikusle izan zituen. Beste emanaldi arrakastatsu batzuk izan ziren Mi vida sin mí (81 ikusle), Vías cruzadas (75) edo Embriagado de amor (75). Apirilean izan ziren ikusle gehien (batezbesteko, 75).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak