Elegante joan da errosaixo bixamona

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urr. 5a, 14:35

Eguerdian soberan zituzten pelukak, txaketak eta traje sendoak baina oñatiarrek errez egin zioten aurre beroari. Giro aparta eta oso koloretsua egon zen atzo Oñatin; errosaixo bixamon elegantea, duda barik.

Arlekinak, sorginak, garbikuntzako emakumeak, militarrak, mejikanak, apostoluak, astronautak, galaktikoak, tirolesak, mimoak, indioak eta bakeroak, eskoziarrak, sevilarrak, erizainak ... Jende asko mozorrotu zen atzo eta kaleak oso koloretsuak ikusten ziren.

Gaur goizean mozorrotako osagai asko ikusten ziren kalean; bat baino gehiago joan da etxera, zapia, espata, bigoteak edo txapela galduta. Baina ez dio axola, atzoko eguna elegantea izan zen-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak