Oñatiren gaineko DVDa aurkeztuko dute etzi, eguaztena

Leire Kortabarria 2004ko urr. 4a, 13:53
Oñatiren inguruko jakin beharreko guztiak biltzen dituen Oñati iragana, oraina eta geroa DVDa jendaurrean aurkeztuko dute etzi, eguaztena. DVDaren emanaldia izango da kultura etxean, eta berori salgai izango da 10 eurotan. Urriaren 13an bigarren emanaldi bat egingo dute.

Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziaren egitasmoa izan da Oñati iragana, oraina eta geroa DVDa. Helburua da Oñati irudi digitalen bidez aurkeztea, baina DVDa, bisitariei ez ezik, herritarrei zuzenduta ere badago. Denek ikusi ahal izango dute ekoizpen hori, etzi, eguaztena, kultura etxean, 19:30ean. 13 minutuko aurkezpena izango da.

Bost hizkuntzatan

Oñatiren gaineko ikuspegi orokorra azaltzen du Oñati iragana, oraina eta geroa DVDak: besteak beste, ondasun historikoaren, kulturaren, natura guneen, eta baita gaur egungo zerbitzu eta enpresen berri ere ematen du. Irudi guztiak profesionalek egindakoak dira, eta bost hizkuntzatan editatu dute: euskara, gaztelania, katalana, frantsesa eta ingelesa.

Erosteko aukera izango da egunean bertan, 10 eurotan, nahiz eta dagoeneko salgai dagoen Turismo Bulegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak