Txantxikuaren jaitsierarekin hasi dira, laugarren urtez, San Migel jaiak. Gaur da zaindariaren eguna. Jaiak bete-betean daude.
Berritasunak ere badituzte aurtengo San Migel jaiak. Atzo iluntzean, esaterako, erromeria egin zuen plazan. Aspaldiko urtetan, nagusien danborradaren ostean entzuten zen lehendabiziko erromeria plazan. Aurten, ordea, txantxikuaren jaitsieraren ostean egin dute lehenengoa.
Gaur, eguaztena, berriz, giza estatuen erakustaldia izango da herriko plazan. Bartzelonako Ramblatik etorriko dira hiru artista eta estatuak balira egongo dira eguerdian eta iluntzean.
Aurtengo jaien aurrekontua, 112.826,05 eurokoa da.