Ehun bat gizonezkoen ile-apaintzaile bilduko dira gaur, eguaztena, Oñatin, San Martin euren zaindariaren ohorez hainbat ospakizun egiteko. Arabatik eta Gipuzkoa osotik etorriko dira, eta Oñatiko Sesiñena eta Nikolas ile-apaindegiak gidari izango dituzte egingo dituzten ekitaldi eta bisitaldietan.
Bisitaldiak eta bazkaria
Eguneko egitaraua da herriko monumentu ospetsuenak bisitatzea; eguerdian, luntxa izango dute; eta gero, Arantzazura igoko dira eta Zelai Zabal jatetxean bazkari eder batez gozatuko dute.
Bukatzeko, Felix Gutierrez Gipuzkoako ile-apaintzaileen elkartearen sortzaileari urrrezko intsignia emango diote.