Ganbara Txiki egitasmoa aurkeztuko dute gaur, astelehena

Leire Kortabarria 2004ko irailaren 27a

Ganbara abesbatzaren proiektu berria, Ganbara Txiki abesbatza, gaur, astelehena, aurkeztuko dute. Horretarako bilera bat deitu dute parte hartzeko interesa duten guztiondako, 19:00etan.

Ganbara abesbatzak gaur, astelehena, emango du Ganbara Txiki egitasmoaren gaineko berri gehiago. Horretarako, batzarra deitu dute gaur arratsaldeko zazpietarako, Santa Ana antzokian. Ekitaldian, Ganbarak abestu egingo du lehenengo, eta proiektua azalduko die gero bildutako ume eta gurasoei: helburuak, ordutegiak, taldeak, egin gura dituzten ekintzak…

Ume abesbatza arloan, hutsunea

Ganbara Txiki egitasmoa 6-14 urte arteko oñatiarrei dago zuzenduta, eta hainbat helburu ditu: Ganbarako arduradunek herrian sumatzen duten umeen abesbatza arloko hutsunea betetzea; umeoi musika hezkuntza aberatsa ematea eta kultura transmisioa ziurtatzea; Ganbararendako harrobia osatzea… Umeak bi taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera, eta urte osoan jendeaurreko ekitaldi batzuk egingo dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak