Vendrell herritik etorritako castellersak harrituta gelditu ziren plazan zegoen jendetzarekin. Carod Rovira ere hantxe zen, giza dorrea egiten zeuden katalanei laguntzen. Gastronomia postuek, eramandako guztia saldu zuten:
- Taloak egiteko 52 kilo arto-hirin gastatu zituzten.
- Pantumaca egiteko 75 fuet gastatu zituzten eta herrian saltzeko zeuden baserriko ogi guztiak.
- Litro t´erdiko 48 botila cava eta litroko beste 42 botila eraman zituzten.
- Galiziako gunean, 600 kilo olagarro eta ribeiro eta albariño ardoen kaja mordoak.
Poesia
Santa Aretoan jende asko bildu zen iluntzean poesia errezitaldiaz gozatzeko. Poetek esan zuten oso gustura egon zirela.
Gaueko funtzioan, Zubikoako pilotalekua bete egin zen. Atxaga, Ordorika, Perez eta Piris, laurak batera, taula gainean zeudela bukatu zuten saioa. Jendea txaloka hasi zen eta Atxagak azken poesia irakurri behar izan zuen.