Bihar, zapatua, da euskara, galegoa eta katalana aldarrikatzeko Laixanek eta Udalak antolatu duten eguna. Euskal Herria, Galiza eta Kataluinia elkartuko dira, eta hiru hizkuntzatan egingo da berba Oñatin.
Gastronomia postuetan, oñatiarrak egongo dira: Oñatin bizi diren galegoek, euskaldunek eta katalanek zerbitzatuko dute pantumaca, pulpoa eta sagardoa.
Atxaga
Gaueko funtziorako sarrerak salgai daude ohiko tabernetan, Laixanen eta Turismo Bulegoan, zortzi eurotan. Takilan, 10 euro.