Igerilekua itxita dago

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko irailaren 14a

Urriaren 5a arte egongo da itxita. Depurazio eta aireazio sistemak egokitzen ari dira. Jaien ostean zabalduko dute.

Igerileku handian klorazio sistema egokitu nahi dute. Horrek esan nahi du bertako giroa kargatu egingo dela. Beraz, aireazio sistema ere egokitu eta berritu egin behar dute. Depurazio eta aireazio sistemak berritzeaz gain, urtero egiten duten garbiketa ere egingo dute. Horregatik dago itxita igerilekua.

Igerilekua urriaren 5a arte egongo da itxita. San Migel eta Errosario jaiak amaitzen direnean zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak