Hizkuntzen aldarrikapen festa Oñatin

Usoa Agirre 2004ko ira. 14a, 14:35
"Gu eta gure hizkuntzak" eguna egingo da Oñatin irailaren 18an, zapatuan. Euskara, galegoa eta katalana aldarrikatzeko eguna da. Hiru lurraldeetako herritarrek euren musika, gastronomia, poesia, festa eta hizkuntza ekarriko dituzte.

Oñatiko Laixan euskara elkarteak antolatu du eguna, Oñatiko udalarekin batera. Gaur egin dute aurkezpena Oñatiko kultura etxean.

Vendrelleko castellersak, Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, pulpoa, Miquel Desclot, Emma Couceiro, sagardoa, Harkaitz Cano, Juan Carlos Perez, Tere Irastortza, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik liburu aurkezpena eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.

Bezperan, irailaren 17an, olerkigintzari buruzko solasaldia eta errezitaldia egongo da. Olerkari gonbidatuak: Galiziatik, Emma Couceiro, Galizako Idazleen Elkartekoa eta Kataluniatik, Miquel Desclot. Lekua: Kultura etxea. Sarrera doan.

Gu eta gure hizkuntzak eguneko egitaraua:

11:30ean: Kalejira gaitero galiziar, trikitilari eta txistularien eskutik.

12:30ean: Jaialdiaren hasiera: txalapartariak, bertsolariak, txistulariak, trikitilariak eta gaiteroak.

13:00ean: Gonbidatuei harrera eta Kataluniako castellersak, euren musika taldearekin.

Goiz osoan zehar, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko gastronomi dastaketa izango da plazan.

19:30ean: Poesia errezitaldia: Harkaitz Cano, Tere Irastortza, Miquel Desclot eta Emma Couceiro.

Poesia Antologia, Galeusca (2003-2004) poema liburuaren aurkezpena, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Lekua: Santa Ana Antzokia. Sarrera doan.

22:30ean: Gu eta gure hizkuntzak, Irakurketak, kantuak & hibridoak

  • Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.
  • Lekua: Kiroldegiko pilotalekuan.
  • Sarrerak: aurrez, Laixanen, kultura etxean, Turismo Bulegoan eta ohiko tabernetan, 8 eurotan. Egunean bertan, leihatilan, 10 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak