Ganbara Txiki Abesbatza osatzeko deia egiten diete herriko umeei

Leire Kortabarria 2004ko ira. 13a, 12:18
Herriko 6-14 urte bitarteko umeek Ganbara abesbatzan abesteko aukera izango dute hil honetan. Izan ere, Ganbara Txiki Abesbatza da talde horren egitasmo berria. Ganbarak izena emateko orriak banatuko ditu ikastetxeetan, eta euren webgunean ere izango da matrikulatzeko aukera. Mugaeguna da irailaren 21a.

Hiru arrazoi nagusigatik jarri dute abian Ganbara Txiki Abesbatza egitasmoa: batetik, herrian hutsune handia ikusten dutelako haur abesbatza arloan; bestetik, umeen artean abesbatzarekiko dauden mitoak kentzeko, Aitor Biain arduradunen esanetan; hirugarrenik, Ganbara Abesbatzarendako harrobia izango delako talde berria. Partaideek musika hezkuntza bikaina jasoko dute, eta musikaz gozatuko dute.

Adinaren arabera, bi talde osatuko dituzte: txikien taldea (6-10 urte bitartean) eta gaztetxoena (10-14 urte bitartean). Txikiek ordubete entseatuko dute astean, eta gaztetxoek, bi ordu. Denek Errekalde Herri Eskolako lokaletan entseatuko dute.

Denborarekin, Ganbara Txikik urtean kontzertu bat egingo du; egun berezietan (Santa Ageda, Gabonak…) ekitaldiak egingo ditu, eta baita irteeraren bat edo beste.

Izenematea

Izena emateko, ikastetxeetan banatuko dituzten orriak bete behar dira eta idazkaritzan entregatu. Ganbararen webgunean ere izango duzue horretarako aukera. Gainera, ume eta gurasoak deitzen dituzte bilera informatibo batera, irailaren 27an, Santa Ana antzokian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak