Hiru hizlari izango dira eta bakoitzak gai bat jorratu eta azalduko du:
- Anektodak, bitxikeriak, Jose Luis Madinagoitiak kontatuko ditu
- Musika aldetik izan dituen aldaketak, Pedro Mari Igartuak kontatuko ditu
- Aldaketak eta egungo egoera Argiloain Perosterenak azalduko ditu
Aurten 25 urte betetzen ditu Makalena elkarteak eta urteurrenaren barruan, danborradaren historia kontatzeko ekitaldia antolatu dute.
Labur
Lagun talde batek antolatu zuen lehen danborrada 1960an. Harrez gero, aldaketa asko izan ditu: musika pieza ezberdinak jo dituzte, zuzendari ezberdinak egon dira, emakumeen taldea sortu zuten, haurrendako danborrada antolatu zuten ...
Egun 250 lagun inguruk hartzen dute parte nagusien danborradan eta 150ek haurrenean. Gero eta jende gutxiago animatzen da eta lanean dihardutenak nekatzen hasi dira. Jendeak laguntzen ez badu, danborrada laster desagertu egingo dela diote antolatzaileek.