Iñaki Beristain eta Jose Mari Arregi frantziskotarrak, 08:00etako joan dira Zapatara. Handik Arantzazura, elkarrekin joan dira erromes guzitak. Jendearen aurretik, kantuak eta otoitzak esaten zituen megafonia autoa joan da.
Beroa
Bero egiten zuen 07:00etan Oñatin, baita Arantzazuko lehen maldetan ere. Zapata gainean, ordea, haizea zebilen. Iaz euripean joan zirela gogoratu dute guztiek.