Afrika Bibang abeslari bilbotarrak kontzertua eskainiko du zapatuan, hilak 4, Atzeko Kalean, 23:30ean. Ginear jatorriko musikari euskaldun gazteak soul, rhythm and blues, hip-hop estiloko kontzertua eskainiko du. Emanaldi honekin bukatuko da Udal Gazte Sailaren aurtengo udako Kalean kultura zikloa.
Afrika Bibang musikari bilbotarrak Entzun lehen diskoko rhythm-and-blues, soul, hip-hop eta elektronika doinuak gerturatuko dizkigu zapatuan eskainiko duen kontzertuan. Afrikak berak idatzitako abestiak dira, eta euskaraz dira guztiak.
Afrikak eskarmentu handia du musikan: punk estiloa landu du Etsaiak taldearekin, reggaea Ke Rule eta Ke No Falte taldeekin, eta house estiloa Roudo & Friends Sound System-ekin. Fermin Muguruzarekin lan egin du hainbat alditan, eta Muguruzak animatuta grabatu du Afrikak diskoa.