Asier Alzelai, "Aldai", aske

Julen Iriondo 2004ko abu. 31a, 19:00
Goizeko bederatzietan atera da Soriako kartzelatik Asier Alzelai, "Aldai", preso oñatiarra. Aldaik hiru urte egin ditu preso, honenbestez, osorik bete du 1992an kale borroka ekintza batean parte hartzea egotzita ezarri zioten zigorra.

Bera giltzaperatzeko epaileak emana zuen aginduaren jakitun, 2001 urteko abenduan bere borondatez azaldu zen Aldai Martuteneko kartzelan. Bertan egin zituen bi urte, eta Sorian pasatu du azkenekoa.

Duela 12 urte, 1992an, kale borroka ekintza batean parte hartu izana egotzita ezarri zioten zigorra osorik bete eta gaur utzi du Oñatiko gazteak Soriako kartzela. Bertara herriko 35 bat lagun joan dira Asierri harrera egin eta Euskal Herrirako bidean lagun egitera.

Omenaldia hilaren 11n

Bidean bazkaldu eta arratsaldeko 19:00tan dira Oñatira iristekoak. Ordu horretan aurreneko harrera egingo diote Aldairi Arrano inguruan. Omenaldia, berriz, hilaren 11n, zapatuan, izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak