Markel Irizar Etorkizunekoen Tourrean; Jon Odriozola ez da Vueltan izango

Julen Iriondo 2004ko abu. 30a, 14:55
Markel Irizar Euskaltel-Euskadiko txirrindulari oñatiarrak Etorkizunekoen Tourrean parte hartuko du ostegunetik aurrera. Jon Odriozola Kelmekoa, ostera, ez da zapatuan Espainiako Vueltako irteeran izango.

Euskaltel-Euskadik Etorkizunekoen Tourrera eramango duen taldean da Markel Irizar oñatiarra. Etorkizunekoen Tourra ostegunean, irailaren 2an hasiko da Fort Mahon Plagen (Frantzia), eta hilaren 11n amaituko Le Grand Bornanden. Lehenengo etapa 12,2 kilometroko erlojuaren aurkakoa izango da.

Odriozola ez doa Vueltara

Bestalde, profesionaletan dugun beste txirrindulari oñatiarra, Jon Odriozola, ez da Espainiako Itzulian izango. Printzipioz, datorren zapatuan Leongo irteeran egotekoa zen Kelmeko mutila, hala agindu zioten behintzat aste batzuk lehenago.

Azkenean, ordea, Vueltako taldetik kanpo utzi du Vicente Beldak Jon Odriozola. Beldak ondoko bederatzi txirrindulariak eramango ditu Espainiako Itzulira: Alejandro Valverde taldeburu, eta Valverderekin batera David Blanco, Francisco Cabello, Carlos Garcia Quesada, Eladio Jimenez, Jose Cayetano Julia, David Latasa, Javier Pascual eta Ruben Plaza.

Espainiako Vuelta zapatu honetan, irailaren 4an Leonen hasi eta hilaren 26an Madrilen amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak