Musika, antzerkia eta zirkua eskaintzen ditu Gaztelekuak udarako

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uztailaren 23a

Aurten ere, Kalean 2004 egitaraua antolatu du Gaztelekuak udarako. Uztailean, abuztuan eta irailean, herriko txoko ezberdinetan musika, antzerkia eta zirkua ikusteko aukera eskaintzen du.

Herriko plazan, San Anton plazan eta atzeko kalean egingo dituzte udarako proposatu dituzten ekitaldiak.Gazteleku barruan egin ordez, ekitaldiak kalean antolatzea da Kalean 2004 egitarauaren helburuetako bat. Herriko taldeek egindako lanak ere urtero sartzen dituzte egitarauan.

Zirkua zinemaren ordez

Aurten, bederatzigarren urtez antolatu du Gaztelekuak udarako egitaraua eta aldaketa nagusia zinemaren ordez zirkua sartzea izan da; abuztuan bi zirku ekitaldi egingo dituzte.

Uztaila, abuztua eta irailerako antolatu dituzte udarako ekitaldiak; ekitaldia bera, lekua eta ordua, www.goiena.net/oinati helbidean duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak