Hiltegia urtebetez luzatzea onartu du osoko bilkurak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uzt. 23a, 11:12
Urtebeteko epean, sektoretik datozen proiektuak gauzatzea da helburua. Sektoreak azaroa amaitu baino lehen aurkeztu beharko dio Mankomunitateari hiltegiaren baliagarritasun plana.

Zubillagako hiltegiaren gainean, hauxe onartu zuen atzo egindako osoko bilkurak:

  • Ekainean hartu zuen proposamenari eustea: hiltegiaren jarduera urtebetez luzatzea. Sektoreak azaroak 30 baino lehen hiltegiaren baliagarritasun plana aurkeztu beharko du, jarduera ekonomiko gisa.
  • Ados dago hiltegiaren gestioa, konpromisoa eta protagonismoa sektoreak berak hartu behar duela.
  • Eskualdeko baserritar eta ganudazaleak animatu nahi ditu lehen sektorea sostengatzeko, hobekuntza proiektuetan sartuz.

Mankomunitateak uztailaren 28an aztertuko du hiltegiaren gaia, eta orduan hartuko dute erabakia.

PSOE aurka

Alderdi sozialistako zinegotziak proposamen honen aurka bozkatu du. Bere esanetan, eskualdeko Udalek dagoeneko erabakita dute hiltegia ixtea. Proposamena, EAJ, EA eta EBren aldeko botoekin onartu dute. Ereittenek, onartutakoarekin ados dagoela adierazi du eta babes osoa eskaini dio Hiltegia Bizirik! plataformari. PPko zinegotzia ez zen egon.

Baserritarrak plenoan

Hiltegia Bizirik! plataformako kide asko atzoko osoko bilkuran egon ziren, hiltegiaren gaineko erabakia jakiteko. Osoko bilkura amaitu ostean, agiri bat irakurri zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak