Fagorren Etxetresna Elektrikoen sailak zortzigarren negozioa abiarazi du

Julen Iriondo 2004ko uzt. 16a, 12:11
Etxerako Sistema Aurreratuak du izena Fagorren esparru berriak, eta domotika ardatz. Zazpi langile izango ditu hasieran, eta Oñatin egongo da kokatuta. Etxetik kanpo egonda labea telefono bitartez pizteko aukera ematen du, esaterako, teknologia berriak.

Etxerako Sistema Aurreratuak negozioa aurkeztu orain egin duten arren, 20 urte daramatza Fagorrek domotikaren alorrean lanean, izen handiekin lankidetzan gainera, Nokiarekin edo Philipsekin, esaterako. Bereizitako negozioa sortuta, ordea, teknologia berri honi bultzada eman nahi dio kooperatibak.

Oraingoz espainiar merkatura bideratuko du bere jarduna Fagorren negozio berriak, epe ertainera Europara eta Hego Amerikara zabaltzeko itxaropenez. Produktu berriak Fagorren etxetresnetan txertatuko dituzte, baina baita beste marka batzuetan ere.

Oraingoz, zazpi langile

Gaurko aurkezpen ekitaldian Oñatiko alkate Andoni Gartzia, MCCko presidente Jesus Catania eta Jose Ignacio Zuaire Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea izan dira besteak beste. Zuairek zoriondu egin du Fagor «horrelako produktuak direlako Euskadik behar dituenak».

Hotza, Garbiketa, Ontzi-garbigailuak, Egosketa, Konforta, Etxetresna txikiak eta Sukaldeko altzariekin batera Fagor Etxetresna Elektrikoetako zortzigarren negozioa izango da Etxerako Sistema Aurreratuena. Oraingoz zazpi langile izango ditu, eta Oñatin egongo da kokatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak