Chateaubernard-ekin senidetzearen 5. urtemuga ospatuko dute asteburuan

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 15a, 14:16
Bost urte bete dira Oñati Frantziako Chateaubernard herriarekin senidetu zenetik. Hori asteburu honetan ospatuko dute, hilaren 16tik 18ra bitartean, hain zuzen. Kultura eta giza harremanetarako ekitaldiak eta musika emanaldiak izango dira nagusi, eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Senidetzea ospatzeko, Chateaubernard herriko hainbat lagun etorriko dira, baina baita Alemaniako Durbach herriko zenbait ere -Chateaubernard-ekin 10 urte daramatza senidetuta- eta Espainiako Puente Viesgokoak ere -Oñatirekin oso harreman ona du Kantabriako hiri horrek. Guztira, 50 lagun etorriko dira, eta Oñatiko 29 familiak hartuko dituzte gonbidatu moduan. Udalaren esanetan, ekitaldi hauek gure izaera ezagutarazteko eta gure herria Europara gehiago ireki dadin aukera bikaina dira.

Hainbat musika emanaldi

Egubakoitzean, hilak 16, 20:00etan, harrera egingo diete, eta Soraluzen afalduko dute.

Zapatuan, 17, honako ekintzak izango dira, besteak beste: 12:30ean, ekitaldi ofiziala Udaletxean; arratsaldean, 19:30ean, musika eskolako taldeen eta Ganbara abesbatzaren emanaldia, Santa Anan.

Domekan, hilak 18, 12:30ean, Musika Bandaren emanaldia izango da; segidan, batzordeak Arantzazu bisitatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak