Tourrera eramateko euskalteleko kamisetak banatuko ditu Markelen lagunarteak. Datorren martitzenean banatuko ditu, hilaren 13an, Aloña Mendi tabernan, 19:00etan.
Ordu horretan Aloña Mendi tabernara joatea ezin duenak, Markel Irizarren webgunean sartu, eta bertako foroari mezu bat idatzi dezake kamista lortzeko.
Euskaltelen kamiseta laranja da, noski, baina aurten, Kukuxumusuk egin du, eta marrazki dibertigarri bat dauka.