Infiernos tontorra Piriniotan dago. Izatez, elkarri lotutako hiru tontor dira, 3.085, 3.076 eta 3.073 metrokoak. Kasu honetan, garaienari ekingo diote.
Izena emateko, ezinbestekoa da federatua egotea; parte hartzaile bakoitzak bere kranpoia eta pioleta eraman beharko ditu; eta komeni da lehenbailehen izena ematea, leku mugatuak daude-eta. Bazkideek 55 euro ordaindu beharko dituzte; gazteek, 50.
Irteerarako, 06:30ean bilduko dira, parrokia aurre aldean.