Iker Egaña, Realera

Julen Iriondo 2004ko uzt. 7a, 20:11
Iker Egaña, aurtengo urtera arte Eibarko prestatzaile fisikoa izan dena, Realean ariko da datorren urtean. Txuri-urdinen behe-kategorietako prestatzaile fisikoa izango da oñatiarra.

Iker Egañak beste pausu bat egin du prestatzaile fisiko ibilbidean. Eibarren egindako lan onak emaitza izan du eta datorren denboralditik aurrera Realean izango da oñatiarra. Klubeko behe-kategorietako prestatzaile fisikoa izango da Egaña.

97-98 denboraldian hasi zen Iker Egaña prestatzaile fisiko lanetan, Aloña Mendin. Sasoi amaieran Eibartik deitu zioten, bigarren taldearen prestatzaile izateko. Hiru urte egin zituen bigarren taldean, aurreneko biak Hirugarren Mailan eta azkena Bigarren B Mailan. Azken hiru urte hauetan, berriz, Eibarko lehenengo taldearekin, Bigarren Mailan aritu da Iker.

Amorrorturengandik gertu

Amorrortu buru azken denboraldian Eibarrek egindako lan onaren ondorioz zenbait klubek begitan hartu zuen bertako teknikari lantalde osoa. Guztiak batera talde handiago batera joatekotan izan ziren: Valladolida.

Realak Amorrortu fitxatu zuen, ordea; Eibarrek, berriz, Jose Luis Mendilibar hautatu zuen datorren denboraldirako entrenatzaile. Entrenatzaile berria bere prestatzaile fisikoarekin iritsi zen, eta Iker Egañari hauekin lehen taldean lanean jarraitzea eskaini bazioten ere oñatiarrak beste bide batetik jotzea erabaki zuen.

Bazirudien, Amorrorturen eta Iker Egañaren bideek bereiztu egin behar zutela, baina azkenean ez da horrela izango, ez behintzat erabat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak