Bi aktore hauen esanetan, euskaldun berri zaharrak dira. Duela 40 urte hasi ziren euskara ikasten, eta oraindik, ikasten ari dira. Jadanik ez dakite besterik egiten; euskaltegi-adiktoak dira.
Euskaltzaindia Berria sortu dute Patxo Telleria eta Mikel Martinezek, eta hauxe da euren lehen fruitua: Euskera senzilloaren manifiestoa.
Max saria
Patxo Telleriak, euskal egile onenari Max saria irabazi du, apirilean, lan honegatik.
Antzezlana egubakoitzean izango da, 22:30etan, Santa Anan. Sarrerak salgai daude: aldez aurretik kultura etxean ( sei euro ) eta egunean bertan takilan ( zortzi euro ).