Musika Eskolan matrikulatzeko bigarren aukera izango da irailean

Leire Kortabarria 2004ko uztailaren 6a

Musika Eskolak 2004/05 ikasturterako matrikulatzeko epe berri bat zabaldu du. Hain zuzen, irailean izango da horretarako aukera, hilaren 1etik 6ra bitartean.contributors:

Oñatiko Musika Eskolak matrikulazio epea zabalik izan zuen ekainean, baina orduan aukerarik izan ez zutenendako bigarren epe bat zabaltzea erabaki du oporren bueltan. Hain zuzen, irailaren 1etik 6ra bitartean izango duzue horretarako parada. Euren bulegoetara jo beharko duzue, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Deialdia interesa duten guztioi dago zuzenduta, nahiz eta ikasle berri gehienak oso txikitandik hasten diren, 4 urtetik aurrera, alegia. Izan ere, horixe ei da adin onena musikan trebatzen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak