Nafarroara joango dira Pake-Leku elkartekoak hilaren 12an, astelehena, San Ferminetako jai ospetsuak bete-betean harrapatzeko. Hiriburuan gozatuko dute jai giro apartaz, baina Nafarroako beste leku interesgarri batzuk ere bisitatuko dituzte. Hain zuzen, Lizarrara joango dira lehenengo, eta bi aukera izango dituzte han: monumentu batera bisita gidatua egin, edo Quadernadia bodega ekologikoa ikusi.
Eguerdi partean, Lizarrako kanpalekuko jatetxean bazkaldu eta Iruñeara joango dira. Egun osoko irteera izango da, 08:00etatik 21:00etara bitartean.