Batetik Oñatiko artea, historia eta ondareak ezagutzeko bisitaldiak antolatu dituzte: Unibertsitatea, San Migel parrokia, Bidaurreta, herriko kaleak, armarriak, irudiak ... Bisita gidatu hauek uztaila eta abuztuko zapatu, domeka eta jaiegunetan egingo dituzte.
Bestetik, natur ibilaldiak ere antolatu dituzte: Araozko auzuneak, Orkatzategiko hegaztien kolonia, Aizkorriko mendikatea, uraren ibilbidea ...
Ibilaldi hauen guztien gaineko informazioa, Turismo Bulegoan jasoko duzue; ibilaldietan parte hartzeko izena ere, hantxe eman behar da. Hauxe da telefonoa: 943-78-34-53
Berrikuntzak
Aurten ere, informazio puntu berria egongo da Unibertsitateko sarreran, abuztuan. Gainera, Oñati eta inguruari buruzko bideo bat ere atera dute, turista eta bisitariei herriaren berri emateko. Momentuz, hiru hizkuntzatan atera dute bideoa: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.